
Woody Allenen azkena karteleran izan dugu azken boladan, bolada diot aste dexente iraun duelako. Woody Allen da, badakizu. Horrexegatik joan nintzen ikustera, bere umore neurotikoari esker, nere neurosiari esker?
Autore zinea da Allenena, estilo jakina du. Eta ikusleok bere umore neurotikoa eta New York kultureta-artistiko horren pintzelada batzuk besterik ez ditugu espero zinera goazenean. Zera, "si la cosa funciona"... zergatik aldatu?
Ikuslea zertxobait harritzeko, Woody. Zure pelikula ia denak irentsi ditugunok maite ditugu zure pertsonaien harreman sentimental gatazkatsuak, beren iruzurrak. Beren bizitzak in crescendo korapilatzen direnean lekuko izan gura dugu. Zure Manhattanek liluratzen gaitu, bere giro kreatibo-chic horrek: ardo zuria eta txanpaina saxo eta pianoz jositako festetan, Freud eta Nietzcheri buruzko eztabaidak, narratzailearen off ahotsa, pertsonaien kamerari begiradak,... bai, horrek guztiak uneren batean harrapatu gintuen! eta zu zeu maite zaitugu, aktore gisa ala zeure kalkorenbat istorioan eransten duzunean.
Baina oraingoan... "it did not work, my friend". Ez da kartelean diozun "komedia berria", ispirazio eskaxeko betiko komedia baizik. Pertsonaiak inoiz baino lau eta karikatureskoagoak pintatu dituzu, eta zeure filmografia apurtu, mahai gainean zabaldu eta collage bat sortu duzu, Woody.
No hay comentarios:
Publicar un comentario