
Kubrickez ari ginela, zinegileak pantaila handira eraman zuen Vladimir Nabokoven Lolita etorri zait burura. Humbert irakasleak aurkeztu zigun neska pelikulan: "Ella era Lo, simplemente Lo por la mañana. De pie con su metro 48 de estatura y un solo calcetín. Era Lola en pantalones. Era Dori en el colegio. Era Dolores cuando firmaba. En mis brazos fue siempre Lolita. Luz de mi vida, fuego de mis entrañas, mi pecado, mi alma, Lolita."
Nobela pornografikotzat hartu zen 1955ean argitaratzean eta 1962an Stanley Kubrickek zinera eraman zuenean heldu zitzaion arrakasta, 1997an zetorren berriz, Adrian Lynen bertsioa.
Perbertsioaren kontzeptu morala ageri du Lolitak, zantzu psikopatologikoz blaitua. Hortaz, maitasun istorioa den zalantzan jar lezake inork. Baina Humbertek maite du Lolita. Era berean, Lolita Humberten buruan soilik da Lolita, fikziozkoa da. Humbertek idealizatu duen neska berak ikusi bezala existitzen da, bere imaginazioan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario