
Argiak, kamera, akzioa! Gijóneko zine jaialdia heltzear da, hilak 19an hasi eta 28an amaituko da zinemaldiaren 47. edizioa. Remulles saila da aurtengoan bitxikeria: FicXixónen aurrenekoz, ikuslegoak hautatuko du zine indenpendentea dakarkiten zuzendarien artean sariduna.
Ziklo bereziak, pelikulen proiekzioak, zuzendariekin solasaldiak, debateak eta zazpigarren arteari buruzko atzerabegirakoak izango dira. Alegia, zinean orohar topatu ezin ditugun hamaika aukera. Musikaz blai izango da jaialdia, kontzertu andanaz gozatuko dute zinezaleek. Aipamen berezia merezi du Dean eta Brittak Andy Warholen Screen Test-entzat sorturiko interpretazioak.
Aukera duenak egin dezala ihes hiri asturiarrera eta murgil dadila zinean. Gainontzekook aurkeztuko diren pelikulez hedabideetan diotena hurbiletik jarraitzea besterik ez dugu. Tarteka zine komertzialetako karteleran amaitzen dute arrakasta izandakoek, ala akaso beste jaialdiren batean. Edonola, aurreko astean komentatu bezala, "para todo lo demás... eMule".
No hay comentarios:
Publicar un comentario